Vitoria-Gasteizko Udala

2025eko apirilaren 24an, osteguna

Kirol albistegi digitala - 2025eko maiatza

Gaztelaniaz ikusi
Kirol albistegi digitala - Boletín digital de deporte

Nabarmentzekoak


jarduera fisiko erregularra
Kirolgune: Judimendi Gizarte Etxetik proposatzen dizuten ekimena, oinarrizko jarduera fisikoa zeure kabuz edo lagunartean egiteko

Nahi duzunean, zeure kabuz; espazio publikoan jarduera fisiko erregularra askatasunez egitea erraztu nahi dizugu, eta zure inguruko pertsonekin harremanak sustatu.

Naturako ibilbideak
Hemen dira 55 urtetik gorakoentzako Naturako Ibilbideak. Begira zer prestatu dugun zuretzat

Maiatzaren 6tik aurrera, 55 urtetik gorako pertsonentzako naturako ibilbideetarako izen-emateak irekiko dira. Arabako leku bereziak modu seguruan eta lagunartean ezagutzeko aukera paregabea.

errugbi inklusibo
Ba al zenekien Gasteizek ordezkaritza bikaina duela emakumezkoen errugbian eta errugbi inklusiboan? Gaztedi Rugby Taldeak posible egiten du Udalaren kirol-instalazioetan

Ezagutu ezazu Gaztedi Rugby Taldeak erreferente sozial gisa egiten duen lana, klubaren harrobiko lanean arreta berezia jarriz. Emakumeen kirola eta kirol inklusiboa ikusarazteko eta sustatzeko ekintzak ere egiten ditu, aukera-berdintasunaren aldeko apustua eginda.

menopausia
Arriagako Gizarte Etxean menopausiak eragindako sintomak hobetzen laguntzen dizute jarduera fisikoaren bidez

Menopausia garaia pasatzen ari bazara, Arriagako Gizarte Etxean jarduera fisikoari buruzko ikastaro bat programatu dute, etapa honetan zein ariketa mota egin behar duzun hobeto ezagutzeko.

baskonia
Baskoniako zalea zara, adinez nagusia, udaleko kirol-instalazioetan abonatua eta Kirolaren Buletin Digitalean harpidetuta zaude?

Hala bada, eman izena zozketan eta bete formularioa maiatzaren 18an Buesa Arenan jokatuko den Baskonia-Barça partidurako 50 sarrera bikoitzetako bat eskuratzeko. Ez zaitez sarrerarik gabe geratu!

2025ko Martin Fiz Maratoia
Beste edizio batez, Kirol Zerbitzuak maiatzaren 11n egingo den Martin Fiz Maratoiarekin elkarlanean jardungo du

Gasteizko kaleak atletaz beteko dira berriro, Martin Fiz Maratoiaren edizio berri batean. Aurten, helduentzako beste hiru distantziekin (10K, 21K eta 42K) bat egiten duen 5K distantziaren berritasunarekin.

Kirol campusetarako instalazioak eskatzea
Kirol-campusetarako instalazioak eskatzea

Kirol-erakunde bateko kide zara eta udako campusa antolatu nahi duzu? Informazio guztia estekan.

Udaberriko Jaia Hegoalde Gizarte Etxean
Udaberriko Jaia Hegoalde Gizarte Etxean

Maiatzaren 17an Hegoalde Gizarte Etxeak Udaberriko Jaia ospatuko du. Petankako, boloetako eta mahai-teniseko txapelketei aisialdiko beste jarduera batzuk, puzgarriak eta elkartasun-helburuetarako zozketa gehituko zaizkie, eta sari handiak egongo dira.

Deportivo Alaves
Udaleko Kirol Zerbitzuak Deportivo Alavesi laguntzen dio denboraldiaren azken txanpan, jokalariek sinatutako kamisetaz, bufandaz eta baloiz osatutako 10 sorta zozketatuz. Lortu zure sorta!

Deportivo Alavesi EaSports Ligako salbazioa lortzen lagundu nahi diogu, eta horretarako Alaveseko kamiseta, bufanda eta baloi ofizialez osatutako 10 sorta zozkatuko ditugu. Abonatuta eta buletinean harpidetuta dauden pertsonentzako zozketa.

Agenda


  • Kirol agenda

Informazio gehiago


  • Informazio gehiago

Zure harpidetzaren kudeaketa


  • Harpidetza utzi buletinetik

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org