Vitoria-Gasteizko Udala

2024ko maiatzaren 30ean, osteguna

Kirol albistegi digitala - 2024ko ekaina

Gaztelanieraz sarbidea
Kirol albistegi digitala - Boletín digital de deporte

Nabarmentzekoak


Udako Kanpaina
Uda usaina dago! Mendizorrotzeko eta Gamarrako kanpoko igerilekuetan bainua hartzeko unea iritsi da

Zatoz Mendizorrotzera eta Gamarrara uda honetan, freskatu aire zabaleko igerilekuetan eta ezagutu zuretzat prestatu ditugun berrikuntzak (ez ahaztu txanoa derrigorrezkoa dela) zain izango gaituzu!

2024ko udako kirol jarduerak
Prestatu kirolez eta dibertsioz beteriko udarako!

Ekainaren 5etik aurrera udako kirol ikastaroetarako izen-ematea irekiko da. Kontsultatu ikastaroen eskaintza zabala eta aukeratu zure interesera gehien egokitzen dena. Jarduera freskagarrienetatik hasi (padel surfa edo piraguismoa, esaterako) eta klasikoenetaraino (tai jia, jarduera gidatu musikadunak...)

Emakume harri-jasotzaileak
Ezagutu kirol minoritarioa: emakume harri-jasotzaileak

Arabako Harria klubeko hiru harri-jasotzaile lehiatuko dira, lehen aldiz, urte amaieran egingo den Euskadiko txapelketan. Mugarri bat da gure probintziako harri-jasotzerako, emakumeen protagonismoa garrantzitsua izaten hasi baita.

Zabalganako kirol aire zabalean
Kirol- eta aisialdi-jarduerak aire zabalean Zabalganeko Gizarte Etxean

Zabalganeko Gizarte Etxean aire zabaleko hainbat jarduera prestatu dituzte taldean egiteko (bizikleta familian, gurpilen gaineko irristaketa, power walking...). Kontsultatu datak eta eman izena!

Umea bizikletaz
Bizikletan trebea zara? Erakutsi Salburuko ginkanan

Ekainaren 7an, haurrentzako bizikleta-ginkana bat egingo da Ekialdeko Parkean. Bertan, gurpilen gainean duzun trebetasuna erakutsi ahal izango duzu oztopoak gainditzen dituzun bitartean. (4-14 urte)

Saskibaloia hitzordua
Kirol anitzeko igandeek jarraitzen dute Landatxon

Ekainaren 16an hitzordu bat izango da Landatxo Kiroldegian, saskibaloian eta badmintonean jokatzeko. 11:30etik 13:00etara bitartean bi kirol modalitate horiek praktikatzeko aukera izango duzu. Idatzi zure agendan!

Kirol-espazioak erreserbatu
2024-2025 denboraldian zure erakundearentzat kirol-espazioak erreserbatu nahi badituzu, ez dakizula eskaera-epea pasatu!

Ekainaren 20ra arte dago zabalik irabazi-asmorik gabeko erakundeentzat denboraldi osorako kirol-guneak eskatzeko epea. Interesatzen bazaizu, ez utzi epea pasatzen!

Agenda


  • Kirol agenda

Informazio gehiago


  • Udalaren gizarte etxe eta kirol instalazioetako bazkide izateko eskabidea

Zure harpidetzaren kudeaketa


  • Harpidetza utzi buletinetik

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org